
2014ko azaroan aurkeztu zuen Ze Esatek! talde parranderoak Ibuprofeno diskoa; lan horrek 12 pastilla biltzen ditu: ska, funk, patxanga, rock, eta abar; hau da, bederatzi musikariek ohiko koktel dantzagarri eta bizia. Lan horretako hainbat kanta eta bestelako berri eta zahar batzuk, udako kontzertuetan barreiatuko dituzte uda honetan Euskal Herriko zenbait txokotan.
Hirugarren lan hori grabatzeko Usurbilgo Higain eta Andoaingo Neurotika estudioetara jo, eta Haritz Harreguy eta Maikel soinu-teknikarien egin zuten lan. Diskoarekin datorren oharrean jasotzen zenez: “Erritmo azkar zein frenetikoak, gitarra dosi handi bat, base erritmiko jostaria, buruan tatuatzen den haize sekzio gozoa, letra aldarrikatzaile zein festazaleak, eta, batez ere, dantza eta algaraka aritzeko gerra oihuak!”.
Horixe topatuko duzue datozen kontzertuetan: asteburu honetan, 15ean, Trintxerpen; datorren asteko larunbatean, 22an, Mendaron; eta azkenik, 24an, igandean, Gorlizen.



