ARTEA

Rafael Navarro argazkilariaren erakusketa Xanon galerian

Ekainaren 30a bitarte Rafael Navarro (Zaragoza, 1940) argazkilariaren A destiempo izeneko azken lanaren serie bat paratu dute Bilboko Xanon galerian. Irudiok egiteko “gutxiago gehiago da” kontzeptua hartu du ardatz.

Aramis Lopez adituak erakusketaren gaineko oharrean idatzi duenez, Navarroren irudiek artea, teknika, zientzia, jakituria, ofizioa, gaitasuna eta trebezia uztartzen dituzte. “Rafael Navarroren lanak, dudarik gabe, lotura dauka artearen kontzeptu klasikoarekin, bere argazkiek natura, mundua, bizi prozesuak, absentziak eta presentziak, gorputzak edo aurpegiak osatzen dituzten objektuak harrapatzen ditu”.

Rafael Navarrok estreinakoz erabili du koloreetako argazkia eta argazkigintza digitala A destiempo seriean. Hala, zuribeltzezko hizkuntza eszenaren konposizioagatik, iluminazioaren aukeraketagatik eta denbora une zati bategatik ordezkatu ditu. Hala, esperimentazio dela medio, argazkilariak irudien bidezko hizkuntza berria ikasi du eta argazkilaria bera artista berri bihurtu da.

Argazkigintza digitala erabili izanagatik ere, Navarroren begiradak bere horretan jarraitzen du, baita bere pertzepzioak eta jorraturiko gaiek ere. Horrela, giza gorputza, natura eta hiri paisaia agertuko dira Xanon galeriako irudietan. Erakusketa zabalik dago ekainaren 30era bitarte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button