MUSIKA

Hannah Williams & The Affirmations, The Excitements eta MFC Chicken, Beltza Weekend jaialdian

Irailaren 28, 29 eta 30ean, Iruñean estreinakoz egingo den Beltza Weekend jaialdian ondoko taldeek joko dutela iragarri berri dute asteburu beltzaren antolatzaileek: Hannah Williams & The Affirmations, The Excitements eta MFC Chicken.

“Kontzertuok Iruñeko Zentral aretoan izanen dira. Aurrerago kartelaren gainontzeko artistak, disko jartzaileak eta jarduera osagarriak jakinaraziko ditugu”, azaldu dute Beltza Weekend jaialdiko kideek.

Hannah Williams & The Affirmations Britainia Handiko taldea da, eta soul-funk doinuak jorratzen ditu. Iaz grabatu zuen bandak bere bigarren lana: “Late Nights & Heartbreak klase handiko lana da, emozioa bor-bor, beroa eta sakona, 1960eko eta 1970eko hamarkadetako soul-funkaren arrastoan”. Hannah Williams abeslariaren harira ondokoa esan dute adituek: “Amy Winehouse eta Adeleri jarraikiz, musika popularra hobera aldatzeko dago hemen”.

Bartzelonako The Excitements, halaber, Europa rhythm & blues eta soul banda prestigiotsuenetarikoa da. Koko Jean Davis abeslaria buru dutela, iaz argitaratu zuten haien azken lana, Breaking the Rule. “Rhythm and soul bero eta izerditsua!”.

Azkenik, “MFC Chicken Munduko rock and roll, frat, garage eta R&B talde dibertigarrienetakoa da (ez gara puzten ari)”. Britainiarrek hainbat disko argitaratu dituzte, azkena iaz, Goin’ Chicken Crazy. “Beren errepertorioan Ray Charles edota Sonics entzungo ditugu; Motown zigiluaren sortzaile Gordy jaunaren Money klasikoa edota James Brown-en Night Train”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button