ARTEA

Zarautzeko Argazki Bileran lau erakusketa ikusgai

Zarautzeko Photomuseum aretoak 2024ko Argazki Bileraren egitaraua atondu du maiatzera bitartean. Aurtengo edizioan argazkigintza dokumentala eta kontzeptuala izango da ardatz.

Diogun moduan, Argazki Bilerak lau erakusketa bilduko ditu, eta hala, bertako Sanz-Enean ikusgai dagoen Rügen talde-erakusketak Gernikako bonbardaketaren inguruko hausnarketa proposatzen du. “Rügen  gertaera historiko zehatz bati buruzko hausnarketa eta interpretazio proiektu kolaboratibo bat da: Gernika bonbardatu zuten hegazkinak Salburuako aerodromotik aireratu ziren”.
Torre Luzean, Marisa Di Santok Zarauzko dendarien argazki seriea erakusten du Cercanía izeneko erakusketan.
Eta Photomuseum aretoan, lehenik, David Hornback artistaren 3 minutes proiektua erakutsiko da. “Hiru minutu, eternitate bat galdutako mundu bat berreskuratzen saiatzen da, argazki bat ateratzen den unetik amaieraren artean ezkutatutako denbora-tartea harrapatzen”. Horren ostean, Euskaldunak Australian erakusketa aurkeztuko da. Australiako Diasporaren berri ematen digu. “Erakusketak hainbat esparru edo gai jorratzen ditu. Azken finean, irudi bakoitzak Australiara emigratu zuten gizon eta emakumeen historia amankomuna eta, aldi berean, pribatua adierazten du. Bizitza baten zatiak. Ibilaldi bizia eta hunkigarria dozenaka argazkiren bidez.”

Zarautzeko Argazki Bileraren egitaraua hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button