ARTEA

Zarautzeko Photomusem aretoan “Kantika Gaztelan” erakusketa ikusgai

Mikel Alonso argazkilariaren eta Amalia Iglesias idazlearen elkarlanaren emaitza da Kantikoa Gaztelan erakusketa, otsailaren 26ra bitartean Zarautzeko Photomuseum aretoan ikusgai izango dena. Argazkigintza eta literatura eskutik helduta datoz oraingoan, Gaztelako paisaietara hurbiltzeko asmoz.

Amalia Iglesias idazlearen hitzen bidez jakin ahalko dugu zertan datzan erakusketa hori: Mikel Alonsok, aspaldiko lagunak eta miresten dudan argazkilariak, elkarlanean lan egiteko bere irrika azaldu zidanean, berehala etorri zitzaizkidan bere argazkiak burura: abandonatutako meategiak, paisaia industrialak, iparraldeko natura oparoa, baita metafora gastronomikoak, edota gizarte garaikidearen arazoekin inplikatuta eta konprometituta dauden beste elementu batzuk ere; obsesioak, guztiak, oso begirada pertsonalarekin bere kamerak harrapatuak.
Barrualdeko lurren irudi hauek jasotzeak harritu egin ninduten, paisaia ia metafisikoetakoak, Gaztelako nire haurtzaroaren bihotzera eramaten ninduten argazkiak, eta gainera, bete-betean garraiatzen ninduten: San Joan Gurutzekoaren Kantu Espiritualaren atmosfera mistikoetara, Jorge Manriqueren Coplas a la muerte de su padre olerkira, Santa Teresaren urratsetara edota Antonio Machadoren Campos de Castillara. Eta, Jorge Guillénen, Unamunoren, Blas de Oteroren, Angela Figueraren, Gaztelara. Eta, bereziki, Antonio Gamonedaren Blues gaztelarrera. “Maisu eta lagun magiko” horrek ibilbide honetan eskuzabaltasunez lagundu digu. Une batzuetan, Amancio Prada, olerkari batzuei ahotsa jartzen urteak daramatzana, entzuten zen urrunean.
Iragarritako irudi eta atmosfera horietatik sortzen dira Kantika Gaztelan izeneko berrogei ahapaldi hauek. Berrogei, Jorge Manriquerenak edo San Joan Gurutzekoarenak bezala, zenbaki horrek daraman karga sinboliko guztiarekin. (…)
Proiektu fotografiko-poetiko honek zabarkeriaren paisaia horiek erretratatu nahi ditu, denboran zehar, aipatutako poeten lanetan azaltzen zirenak eta gaur egunean ere erabateko indarra dutenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.