ARTEA

"Alferreko zeren baliagarritasuna" performance jardunaldiak ARTIUMen

Hiru egunez ikertzaile eta arte eszenikoen kritikoak bilduko dira ARTIUM museoan performance-aren gainean eztabaidatzeko. Gainera, artistak eta performers-ak ere egongo dira euren azken lanak aurkezteko eta prozesu sortzaile ezberdinei heltzeko moduez hausnarketa egiteko.

Gauzak horrela, ostegunean It happened in prairie du chien, at exactly 7 performance-a aurkeztuko du Paula Caspâo paristarrak 20:30ean. Ordu bat geroago, artista honek Ixiar Rozasekin hizketa bat edukiko du aurretik egindako erakustaldiaren inguruan.

Hurrengo egunean, maiatzak 2, eta 17:00etatik 21:30etara, hainbat artista bilduko dira haien artean elkarrizketatzeko eta euren lanen nondik norakoak azaltzeko.

Larunbata, Arabescos de lo cotidiano, Fernando Quesadak emango duen hitzaldiarekin hasiko da (13:00etan). 17:00etan beste hitzaldi bat egingo da: Metodologías de estudio de lo ordinario izenpean.

Cuqui Jerez The Croquis Reloaded performance-a aurkeztuko du 18:30ean. Jardunaldiak ordubete beranduago bukatuko dira Quim Pujolek emango duen hitzaldiarekin.

ARTIUMek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button