MUSIKA

Zarata Fest, zarata eta arriskuaren musika jaialdia

Gure Hitzak Bilboko kontzertu-promotoreak antolatzen du urtero Zarata Fest. Aurten 16 taldek joko dute Bilboko L'mono aretoan asteburu honetan, ostiralean eta larunbatean hain zuzen. Emanaldiak 19:00etan hasiko dira.

Bi egunetako jaialdi zaratatsu eta arrisku zalearen egitarauan makina bat talde eta artista bilduko dira. Hala, ostiralean, hilak 28, zortzi emanaldi izango dira: GRBTT, Madrileko bikotea, bateria eta gitarra elektrikoa inprobisatzen; Saliva, A Coruña eta Sestaoko bi musikari, Roberto Mallo eta Ibon Rodriguez hurrenez hurren, saxoa eta ahotsa; Joaquin Lana, Galiziakoa, elektronika eta anplifikadorea; Ibon Rodriguez, Sestao, ahotsa; Niebal Fascista, Santurtzi, laptop eta tecno-griondcore estiloak; Ed Jared, Madril, gitarra elektrikoa inprobisatzen; Iker Ormazabal, Gasteiz, gitarra elektrikoa, eta Japoneko ambient generoa; Hector Rey eta Estanis Comella, eletronika, biolina eta inprobisazioa.

Larunbatean, berriz, beste zortzi talde izango dira L'Monon 20:00etatik aurrera. Yo Raid!, Madril, noise-no wave; Ponzoña eta Daniel Del Río, biak ala biak Guadalajara hiritik zarata jorratzen; Bihotza Transistor, Bilbo eta Nafarroako musikariak, elektronika analogikoa jotzen; Roberto Mayo, A Coruña, saxoan oinarrituriko inprobisazioak; Alejandro Duran, Ferrol, noise digitala; Jon Mantxi, Bilbo, gitarra, blues abstraktua; Valenoise, Asturias, elektronika eta zarata industriala.

Musikari hauen xehetasun gehiago Gure Hitzak kontzertu-promotorearen webgunean biltzen dira.

Gure Hitzak-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button