
Zarata Fest jaialdiaren bederatzigarren edizioa uztailaren 4an eta 5ean egingo da Deustuko itsasadarrean dagoen Espacio Open aretoan; bertan, esperimentazioa, zarata eta bestelako musikak gustuko duten makina bat soinu-artista bilduko dira.
Bada, ostiralean, uztailak 4, hauexek arituko dira agertokian: Magmadam (Iruñea eta Dima, folk eta zarata esperimentala); Tomas Gris eta Loty Negarti (Madrid eta Bilbo, inprobisazioa); Yolanda Uriz eta Angel Faraldo (Holanda, saio elektroakustikoa); El Palomar (Bilbo, garage-rock esperimentala); Hector Rey plays Antoine Beuger (Bilbo eta Berlin, biolina); L´Ocelle Mare (deseraikitako folka); Miren Jaio (Bermeo, soinu teorikoa); eta, azkenik, Nefertitis (Bilbo, Egiptoko pop sexya).
Larunbatean, antzeko danbada entzungo da: Wet (Toulouse , free drum&bass); Marion Cruza (Bilbo, formanpace); Amaia Urra (Donostia, eskultura situazionista); Arnaud Riviere (Paris, art brut); Colombina´S (Hondarribi eta Rotterdam, pop metafisikoa); Enxamio Do Carneiro (Costa Da Morte, black metal); Mattin (Stockholm, deseraikitako praxia); eta, amaitzeko, Antinoo (Nazaret eta Castello, avant-noise-pop).
Kontzertuen ostean, Valentziako DJ Agnes Pe arituko da. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira, eta emanaldi bakoitzak 20 minutuko iraungo du.
Informazio gehiago: xedh.org.