BERTSOTAN

“Zapla!” egitasmoak Irurtzun bisitatuko du

Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko zazpi herritan, zazpi saio antolatu ditu Zapla! izenarekin, maiatzaren 15era bitarte. Nafar bertsolariei plazak eskaintzeaz gain kultura segurua dela erakutsi nahi du.

Zapla! bertso zirkuituan zazpi bertso saio bildu dira, eta saio bakoitzean bertsolari ezberdinek hartuko dute parte. Ekitaldi bakoitzak, gainera, izaera propioa izango du, bertso saioen diseinuan berritu eta esperimentatu nahi dutelako, ohikotik harago egon daitezkeen ariketa, gai eta saio motak proposatuz. Eta horrexegatik, saio ezberdinak antolatu dira.

Lizarra eta Beratik iragan ostean, apirilaren 30ean, Irurtzun antolatu da ekitaldia, 18:30ean hasita. Bertan Iker Gorosterrazu, Irati Majuelo eta Sustrai Colina arituko dira. Gai-jartzailea Maialen Belarra izango da.

Horren ostean, Zizur Nagusian, Antsoainen, Agoitzen eta Arantzan egingo dira falta diren saioak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button