BERTSOTAN

Zapirain anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper sariketak prest

XXII. Zapirain Anaiak saria antolatu dute Errenteria aldetik 17 urtetik gorako helduentzat. Gaia librea izango da, bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
Egin beharreko lanaren sorta bakoitzak 8 bertso gutxienez eta 14 gehienez izango ditu. Lehiakide bakoitzak 3 aurkeztuko ditu gehienez. Jatorrizko sorta eta 4 kopia bidaliko dira gutunazal itxi batea, kanpoaldean izengoitia jarrita.
Barruan, beste zorro txikiagoan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa joango dira.
Irabazleak, 500 € eta oroigarria hartuko ditu. Bigarrenak: 250 €. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero. Halaber, 2 aipamen berezi edo accesit eman ditzake.
Azaroaren 26an amaitzen da lanak aurkezteko epea. Sariak abenduaren 26an banatuko dira. Saritutako lanen jabetza antolatzailearen esku geratuko da, argitaratzeko eskubide osoa izango duelarik.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.

Beste aldetik, XII. Ibon Zabala saria ere antolaturik dago 16 urte arteko gazteentzat. Gaia librea izango da, bertsoak jatorrizkoak, saritu edota argitaratu gabeak.
Hemen sorta bakoitzak 4 bertso gutxienez eta 6 gehienez izango ditu. Jatorrizko sorta eta 4 kopia bidaliko dira gutunazal itxi batean, kanpoaldean izengoitia jarrita. Barruan, egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
Irabazleak 120 € eta oroigarria hartuko ditu, bigarrenak 90 € eta hirugarrenak 60 €. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utz lezake, hori erabakiz gero. Halaber, 2 aipamen berezi edo accesit eman ditzake.
Aurrekoan bezala, azaroaren 26an amaitzen da lanak aurkezteko epea eta sariak abenduaren 26an banatuko dira.
Irabazleak, edo ordezkoak, bere bertsoak kantatuko ditu saria jasotzerakoan.
Harremanetarako nahiz bertsopaperak bidaltzeko bi aukera: Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Xenpelar Bertso Eskola, Santxoenea, 2 – 1. 181 Posta kutxa, 20100 Errenteria-Orereta edo Errenteriako Udala, Euskara Zerbitzua, Herriko plaza, z/g, 20100 Errenteria-Orereta.

Xenpelar bertsoeskolak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button