
Bizkaiko Errektoreordetzako Kulturbasque-ren babespean, Martxoan, andrazkoen gaia izango da nagusi EHUn, bai antzerkian, bai zineman eta bai hitzaldietan ere.
Martxoaren 5ean, 20:00etan, Lorquianas antzerti lana eszenaratuko da Bilboko Bizkaia Aretoan (Abando Ibarra 3). Itziar Lazkano aktoresaren eskutik, García Lorca poetaren lau andrazkoen arketipoak erakutsiko dira, Mariana Pineda (1923), Yerma (1934), Doña Rosita la soltera (1935) eta La casa de Bernarda Alba antzerti lanetan oinarrituta.
Ikus-entzunezkoen atalean, martxoaren 12an, Pourquoi? dokumentala pantailaratuko da Arte Ederretako Fakultatean. Film horretako zuzendaria, Ouka Leele artista da (2005ean Argazkilaritza Sari Nazionala jaso zuen). Bettina Caparrós, bere produktorea Leioako Campusera etorriko da ikasleei horren zergatia azaltzera.
Aste bete geroago, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean, andrazkoen aurkako biolentziaz arituko dira Pikara Magazine aldizkariko sortzaileak. Iñaki Lasagabaster Zuzenbide Katedradunaren eskutik ere, aborto eta bestea prostituzioari buruzko bi solasaldi antolatuko dira.