BERTSOTAN

Zapiak eta txapelak

Txapela izan da euskaldunen garaikurra urte askoan, “irabazle”  eta “txapeldun”  hitzak elkarren sinonimo bihurtzeraino; baina txapelaren sinbologia hori zalantzan jarri zuten Zaldibian duela 4 urte, lehenengo Zapi Janztea antolatu zutenean. Horren inguruan arituko dira asteburu honetako Hitzetik Hortzera saioan. Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en.

Zaldibiako Zazpiak Bat kultur elkarteak antolatzen du sariketa berezi hori, eta asteburu honetako Hitzetik Hortzeran, hango kide den Alaitz Sarasolarekin mintzatuko dira. Berak kontatuko du nondik datorren Zapi Janztearen idea, eta orain arte bizitakoaren berri ere emango du.

Bestalde, Zaldibian aurten antolatu duten bertso jaialdiko ale onenak eskainiko dira saioan. Gainera, Zapi Janztearen aurreko edizioetako bertsoaldiak eta irudiak ikusteko aukera ere izango da. Bertso afari horretan ondoen kantatzen duenari zapia jartzen zaio buruan, entzuleen miresmenaren ikur gisa.
Horrez gain, Bergarako eta Ermuako saioetako bertsoaldiak ere eskainiko dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button