ARTEA

“Natur Ukitua” erakusketa, Gasteizen

Felix Urrutia argazkilariaren mini paisaiek osatzen dute, datorren urteko urtarrilaren 11arte, Gasteizko Mila Agirre Galerian jarri duen erakusketa.

Felix Urrutia Laukarizkoa da. Nahiko gaztetatik eta kamara konpaktu batekin hasi zen argazkigintzaren mundu honetan. Geroxeago, 1978 inguruan, reflex analogiko bat erosi eta argazki ikastaro bat egin zuen, Mungiako Torrebillela Kultur Etxean.
Argazki liburuak eta aldizkariak ere asko lagundu zioten hasierako momentu haietan eta 2002. urtean, negatiboak eta diapositibak eskaneatzeari ekin zion. Gaur egun, Internet, tresna interesgarria bihurtu da eta hor sartu da eskaneatutako argazkiak erakusteko asmotan. 
Gaur egun, argazkilari gehienen antzera, kamara reflex digital batekin dabil.

“Nire argazkietan gehien erabiltzen dudan gaia natura da baina beste gai batzuekin ere asko disfrutatzen dut”, esan du inoiz argazkilari porrokatuak.

Argazki lehiaketetan eta argazki rallytan parte hartu izan du lanekin, eta sari batzuk lortu azkenengo 25 urteetan. Bestetik, naturari buruzko bere 30 argazki Mungiako Ingurumen Ondarea liburuxkan argitaratuta daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button