EMAKUMEA

Zallan, Jabetze Feministarako Eskola berria

Zallak Jabetze Feministarako Eskola aurkeztuko du urtarrilaren 23an, arratsaldeko 18:30ean, Zalla zine-antzokian. Zallako Udaleko Berdintasun Arloak bultzatu duen ekimena da, udalerriko elkarteen parte-hartzearekin eta herritarren proposamenei irekita dagoena.

Virginia Imaz clown feministak programazioaren inaugurazioan parte hartuko du. Izan ere, ikasturteko programazioan hainbat gai jorratuko dira, hala nola hizkuntza ez-sexista, emakumeen parte-hartzea STEMetan, LGTBI kolektiboa, zahartzaroa, osasun mentala, edo zaintzak, besteak beste.

Eskolan, urtarriletik maiatzera hilero gai feminista bat jorratuko da, beste jarduera batzuekin batera. Horrela, otsailean zehar, hizkuntzaren erabilerak gizarte berdinzaleagoa eta inklusiboagoa lortzeko duen garrantziaz hausnartuko dugu, Amelia Barquín filologo eta irakaslearen eskutik.
Otsailean, neskekin eta gazteekin lan egingo dugu ere, zientzian, teknologian, ingeniaritzan eta matematiketan emakume erreferenteak erakutsiz.
Martxoan, emakumeen zahartzaroari lotutako estereotipoak eraisten saiatuko gara, Mónica Ramos Toro antropologoaren laguntzarekin.

Zallako Jabetze Feministarako Eskolaren programazioak beste gai batzuekin jarraituko du, hala nola autodefentsa feminista, osasun mentala eta generoa, edota familia-kontziliazioa eta zaintzekin. Halaber, maiatzean zehar, LGTBI gaia landuko da bereziki, Aldarteren eskutik.
Hala ere, oraindik programazioa zabalik dago. Izan ere, Zallako Jabetze Feministarako Eskolak emakumeen ahalduntze-prozesuetan laguntzeko tresna parte-hartzailea izateko asmoa du. Horregatik, herritarrek berdintasunaren aldeko ekarpenak eta proposamenak egin ahal izango dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button