
Ekainaren 28an eta 29ean, 19:30etik aurrera dantzak eta ibiltariek egingo dute topo Bilboko Abandoibarra zonaldean. Aspaldiko ekimen interesante honen helburua, betiko lez, dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea da, batez ere, hiri guneetara koreografia-lanak eramanez.
IX. Lekuz Leku edizio honetan abangoardiako nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamen berritzaileak aurkeztuko dira Abandoibarra Pasealekuko toki ezberdinetan.
Hala, hainbat herrialdetako lanak aurkeztuko dira, esaterako, Mexikokoak, eta hurragoko beste koreografia batzuk ere, hau da, Madril, Zaragoza edo Euskal Herrikoak. Hauek izango dira, alegia, agertokietan arituko direnak: Mexikotik Cía. Moving Borders etorriko da; Madrildik, Provisional Danza – Carmen Werner eta Projects In Movement konpainiak: eta Euskal Herritik Olatz De Andrés, Team Rockers eta Ertza–Asier Zabaleta
Gainera, egun bietan Dantzatzen Duten Hirien sarearekin elkarturiko Jaialdi ezberdinetako bideoekin gozatzeko aukera ere egongo da. Tailerrak ere ez dira faltako, eta kasu honetan Bboying (Break Dance) tailerra zabalik egongo da nahi duen ororentzat.
Informazio guztia ekimenaren webgunean duzue.