ESZENA

“Zaldi urdina” antzezlana ikusteko parada, Leioan

Bihar, azaroak 13, Kultur Leioak ontzen duen programazioaren barruan, euskarazko antzerkia izango da protagonista Artedrama-Axut!-Dejabu konpainia euskaldunak dakarren Zaldi urdina ikuskizunarekin. Emanaldian bertako Auditoriumean izango da, 19:00etan. Ximun Fuchsek zuzendutako Zaldi urdina obra Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzi dute, eta Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate eta Olatz Beobidek osatzen dute artista taldea.

Drogak, gazteen ametsak, indar poliziala eta interes ekonomiko ilunak uztatzen dira antzezlanean, 1980ko hamarkadako giro hura  berriz irudikatu ahal izateko.

“Aingeru, 17 urteko mutil gaztea desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte batek Zaldi Urdina droga berria kontsumitu eta bihotzekoak jota hil ondoren. Poliziak Aingeru du droga trapitxero susmagarritzat. Amets, Aingeruren arrebak, Karmen amonak eta Simon udaltzain ohi traketsak ikerketa bat abiarazi dute, Aingeru poliziak baino lehen aurkitzeko. Izan ere aste bete barru egingo ditu Aingeruk 18 urte eta adin nagusitasuna bete aurretik aurkitu behar dute, abokatu on batekin epaitegira aurkezteko”.

Horixe da hain zuzen, Axut, Artedrama eta Dejabu konpainiek elkarlanean sortu duten azken lanaren abiapuntua. Izenburu metaforikoa dela sumatu daiteke. Izan ere Euskal Herrian nahikoa da zaldia esatea heroina eta 1980ko hamarkada burura etortzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu