BESTELAKOAK

Nafarroako Gobernuaren laguntzak arte eszenikoentzat

Nafarroako Gobernuaren Kultur sailak, arte eszenikoentzat laguntzak jasotzeko deialdi bat zabalduko du. Guztira90.000 euro bideratuko dira eszenako proiektu berriak Nafarroan gauzatu ahal izateko.
Laguntza hauek eskatzeko epea martxoaren 15ean zabaldu eta apirilaren 3an amaituko da. Deialdiaren helburua bertako profesionalentzat kalitatezko eskaintza bat egitea da.

Hala, aurkeztu den talde bakoitzak obra sortu eta estreinatu beharko du azaroaren 15a baino lehenago. Balorazio onena lortzen duten lanek promozio bira batean parte hartu ahal izango dute, Nafarroako hainbat eszenatokietan.

Joan den urteko deialditik honako talde eta lanek jaso zuten dirua: La Nave (), Pasadas las cuatro (Plok, plok… plik!), Atikus Teatro (Pobre de mí, tío Vania), Fueradeleje (Meeting point) eta Circunstanzia zirko taldea (Oniro).

Deialdiaren gaineko informazioa (gaztelaniaz) hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button