IKUS-ENTZUN

“Frantzia garaikideko zinegileak”, BilbaoArten

Institut français-ek eta BilbaoArte-k Frantzia garaikideko zinegileak zikloa antolatu dute lankidetzan, gaurtik azaroaren 26ra bitarte. Emanaldiak Bilboko arte-zentro horretan egingo dira, 19:00etan.

Hala, gaur bertan, Anne Villacèque zuzendariaren Week-Ends (2014) filma pantailaratuko da: Bi bikote haien landako etxeetan biltzen dira, astebururo, Normandian. Haien arteko adiskidetasun-harremana baina, hautsi egingo da, Jean-ek Cjristine uzterakoan.

Azaroaren 26ra arte aurkeztuko diren gainerako film frantses eta garaikideak hauexek izango dira: urriak 22, Augustine (Alice Winocour, 2012); urriak 29, Suzanne (Katell Quillévéré, 2013); azaroak 5, La vie domestique (Isabelle Czajka, 2013); azaroak 12, Lulu femme nue (Sólveig Anspach, 2013); azaroak 19, Valérie Mrejen zinegilearen lanak; eta, amaitzeko, Grand Central (Rebecca Zlotowski, 2013).

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button