ARTEA

Urte honetako Periscopio antolaturik dago honezkero

Argazki-kazetaritzak badu toki handia, urritik aurrera, Gasteiz hirian. Mota guztietako argazkiak, gaiak, estiloak. Aurten ere, lehiaketa amateurra izango da prest, sarietan, guztira, 7.300 euro banatuko dituena. Lehen saria 1.300 eurokoa izango da. Epaimahaian Iñigo Beristain, joan den urteko irabazlea, Nuria Gonzalez, erreportera grafikoa eta Gert Voor in´t Holt argazkilaria izango dira.
Azaroan ere joan den urteko irabazleen argazkiekin erakusketa egingo da. Eta sariak azaroaren 25ean banatuko dira.
Parte hartu nahi baduzue, izen-ematea zabalik izango da abuztuaren 16tik aurrera, urriaren 4ra bitarte.

Cesar Lucas omenduko dute aurtengo Periscopio ekimenean. Argazkilari nekaezina, Espainiako historia hurbilaz arduratu den argazkilari bakarrenetakoa da, transizio garaia ondoen islatu duena. Diktadurako irudi grisak, lehen biluziak, nazioarteko gertakari nagusiak, kultura eta zinemako protagonistak, guztiak plasmatu ditu argazkilari honek.
Gasteizen uzta propioko 120 argazki bilduko dira, bere lana zertan den ezagutu dadin.

Honatx, gaztelania garbian, jakin beharreko guztiak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button