IKUS-ENTZUN

“Kameratoia” ikus-entzunezko rally-a, Durangoko Azokan

Abenduaren 5etik 8ra, Durangoko Azokako ikus-entzunezko gune  Irudieneatik abiatuko da Kameratoia film laburren rally-aren hamaikagarren edizioa, Euskaltzaleen Topaguneak ondua.

Antolatzaileen arabera, “berriz ere irudimena eta sormena erakusteko aukera zabaldu gura diegu gazteei, haien freskura eta bizitasuna maite ditugulako”.

Aurten, parte-hartzaileek 50 ordu izango dituzte lanak filmatzeko, eta saridunen artean 3.600 euro banatuko dira.

“Abenduaren 7an 14:00ak baino lehen entregatu beharko dituzte parte hartzaileek bideoak, eta abenduaren 8an sari banaketa gala ospatuko da Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan”.

Informazio gehiago: kameratoia.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button