ESZENA

“Euskaldunak eta Dantza” jaialdiaren 8. edizioa

Bilbao Ballet Elkarteak antolatu du beste behin Euskaldunak eta Dantza 8. Jaialdia Euskalduna Jauregian, urriaren 26an, 20:00etan. Bertan, munduan dauden dantzaririk puntarengoenen dantzekin gozatu ahalko da, tartean, Alicia Amatriain eta Alexander Jones, Asier Uriagereka eta Bernice Coppieters, Ion Agirretxe eta Cristina Casa, Sara Echevarri, Andoni Aresti Dantza Taldea eta Celia Davila.

Aurtengo figurak Alicia Amatriain donostiarra eta Asier Uriagereka mungiarra izango dira. Dantzari  bikotea, Alicia Amatriain eta Asier Uriagereka, 2011-2012 denboraldiko munduko Top 100ean sartu dira.
Asier Uriagerekak, Monte-Carloko Ballets-en lehen dantzariak, Bernice Coppieters, Monaco-ko konpainiako izarra izango du dantza-lagun abagune honetan. Dantzari mungiarrak hainbat aldiz hartu du parte ekimenean eta aurten, eta saioaren amaieran, ABBE 2012 saria jasoko du, eta horrela Igor Yebraren testigua hartuko du.
Sari honen bidez bere ibilbide osoa saritu nahi da, eta bereziki Euskaldunak eta Dantza ekimenean egindako ekarpenak.

Alicia Amatriainek bere aldetik, Alexander Jones izango du bikote. Biak Stuttgart-eko Balleteko lehen dantzariak dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button