LITERATURA

“XXI. Mendeko Emakume Idazleak” zikloa, Bilbon

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunea XXI. mendeko emakume idazleak zikloa martxan jarriko du bihar, urtarrilaren 26an, Goizalde Landabaso idazlearekin. Idoia Jauregi kazetariak gidatuko du topaketa, Bidebarrietako liburutegiko Areto Nagusian, 19:00etan hasita.

XXI. mendeko emakume idazleak 2018an jarri zen martxan, literatura garaikideko egileen lanean arreta jartzeko. Ziklo horretatik Almudena Grandes, Dolores Redondo, María Oruña, Elvira Lindo, Najat El Hachmi edo Karmele Jaio egileak iragan dira.

Goizalde Landabaso Radio Euskadiko Hágase La Luz programan kolaboratzen du asteburuetan. Idazle gisan hainbat lan plazaratu ditu. Poesian Jat (2005, Elea) eta Babeserako kopia (2015, Elkar) publikatu ditu; eta narrazioan Bränskint (2011, Txalaparta) eta azkena, Krakovia (Erein) izeneko eleberria. Garazi Goia Imaz idazlearekin batera historiak ahaztutako emakumeei buruzko lana ere plazaratu zuen: 1362 km euri (Elkar).

Sarrera doakoa eta librea izango da lekua bete arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button