MUSIKA

Hala Bedi tabernan asteazken kulturalak

Malatuk irekiko du martxoko Salda Badago egitaraua Hala Bedi tabernan. Talde hori Gasteizen eratu zen 2005 urtean eta bertan hainbat musikarik jotzen dute, tartean, Ruper Ordorikaren Mugalaris taldean arituriko Alberto eta Nando de la Casa anaiek. Bandak hainbat jatorritako doinuak jorratzen ditu. Hala nola, Cabo Verde, La Habana edo Lekeitioko erritmoak.

Martxoan, halaber, beste hiru hitzordu izango dira Hala Bedi tabernak prestatu duen egitarauaren baitan. Hala, martxoaren 16an eta 23an bi dokumental eskainiko dituzte, Salda Badago. Los inicios del rock vasco eta Corazones Rebeldes. El rock nunca muere, hurrenez hurren. Azkenik, martxoaren 30ean, Astearte The Bares Folk Party taldeak joko du.

Hala Bedi tabernak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button