MUSIKA

Musika garaikidea “Klabetan” zikloan, Bilboko Arte Ederren Museoan

Bilboko Arte Ederren Museoak ziklo bat programatu du euskal musika garaikideko hainbat artistaren eskutik. “Lehendabiziko kontzertu-ziklo horrek berrasmatutako tradizioaren kontzeptuak elkarrekin harilkatzeko asmoa du, musika klasikoaren berezko instrumentuak konbinatuz sonoritate berriak esploratu ahal izateko.”

Zikloan Ezust Duoren polifonia izan da, Euskal Barrokensembleren instrumentuen kadentzia erritmikoa, eta Josu Okiñena piano-jotzaile ospetsua ere bai.  Azken saioan, zikloa itxiko duen taldearen txanda izango da: Basabi.

Ekainaren 23an, talde horrek Kronos izeneko proposamena oholtzaratuko du zikloa ixteko. Harrizko txalaparta da protagonista, eta haren baliabide guztiak erakutsiko dira zinematografian eragina izan duten konposizio minimalisten bidez, Hans Zimmer edo Philip Glassen antzera.

Basabi bost musikariren (Iñigo Coto, biolina, Marina Barredo, biola, Ricardo de Lucas, kontrabaxua, Alicia Griffiths, arpa, eta Sergio Lamuedra eta Txomin Dherse, txalaparta) ezinegonetik sortutako proiektua da, musikari horien espezializazioa diren estiloak beren ohiko testuinguruetatik ateratzea eta estereotipoak baztertzeko helburuarekin. Bi baldintzaren pean sortu zen egitasmoa: musika klasikoa ezagutaraztea eta txalaparta sustatzea. Txalapartaren soinuak hari-instrumentuen sonoritatea diziplina biziago eta organikoago bihurtzen du, eskuragarritasunean eta esperimentazioan ardaztutako ikuskizunak sortuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button