IKUS-ENTZUN

“XPREST! AUX” Jaialdiaren 10. edizioari begira

Zinemakumeak gara! eta AUX Magazine aldizkariak XPREST! AUX Jaialdiaren 10. edizioaren deialdia egin dute. Jaialdia apirilaren 22tik 24era egingo da.

Parte hartu nahi baduzue, adi honakoei: Edozein pertsonak edo taldek sortutako lanak aurkeztu ahal izango dira izena eman ondoren, edo 22an, jaialdiaren meeting pointean. Beti ere emakume batek edo gehiagok zuzendu dituztela egiaztatu behar da.
Film laburren gaia apirilaren 22an, 12:00etan, jakinaraziko da Bilborock-en instalazioetan (Muelle La Merced, 1), eta komeni da parte hartuko duten taldeen ordezkari bat edo gehiago egotea. Lanak 24ean entregatuko dira, 15:30etik 16:30era, Bilborock-en, jaialdiaren egoitzan.  Film laburrak euskaraz, gaztelaniaz edo audiorik gabe aurkeztu ahal izango dira. Gehienez 5 minutuko iraupena izango dute, kreditu-tituluak barne, eta USB memoria batean entregatuko dira

Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Zinemarekin, feminismoarekin, diseinuarekin, komunikazioarekin eta arte plastikoekin zerikusia duten hiru pertsonak osatutako epaimahai bat izendatuko du antolakuntzak.

XPREST! AUX. Jaialdiaren 10. edizioaren amaiera ekitaldian apirilaren 24ean, 19:00etan, Bilborock-en, aurkeztutako film labur guztiak proiektatuko dira, eta sariak banatuko dira.

XPREST! AUX Jaialdiaren gaineko datuak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button