MUSIKA

Aingeru Gorrotxategik “Bueltaka” diskoa argitaratu du

Aingeru Gorrotxategik Bueltaka izenburuko hirugarren lana plazaratu du; aurretik Meinhattango k@ntuak (2008) eta Saguekin dantzan (2011) argitaratu zituen.

Disko berriak hamar folk-rock kantu jasotzen ditu, eta Creative Commons lizentziapean argitaratu du. Hitzak egiteko, Iñaki Mendizabal idazle eta Mikel Aiertza bertsolariaren laguntza izan du.

Diskoan folk, rock, pop eta blues zantzuak antzematen dira; esaterako, diskoa zabaltzen duen Non dago giltza? kantuan blues-rock oihartzunak entzuten dira. Bueltaka doinuari ere, blues kutsua dario. Ez dugunaren zain diskoaren azken kantuan, berriz, giro akustikoak nagusitzen dira, flauta hotsen laguntzarekin.

Musikari gipuzkoarra, egun, kontzertuak prestatzen ari da; izan ere, bakarka arituko da oholtzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button