ARTEA

Xiu Yuan Yu artista txinatarraren erakusketa berria Bilbon

BilbaoArte Fundazioak Xiu Yuan Yu artista txinatarraren margolanak paratu ditu. Es Baño izenburuko erakusketa gaur, irailak 7, inauguratuko dute eta zabalik izango da irailaren 29a bitartean.

Artistaren hitzetan, “Espainiako Gerra Zibiletik eta Francoren diktaduratik abiatuta, gaurko demokraziaren baitako askatasun-egoeraraino izan den trantsizio-prozesuan nago interesatua, besteak beste, gaur egun Txinan bizi dugun diktadura isileko egoeraren ondorioz. Oilaskoen eta untxien arteko gerra sailaren bitartez, trantsizio-prozesu hau esploratzen dut, eta aldi berean nire lanera itzultzen dut. Nire helburua prozesu honetan ikuslearengan galdera jakin batzuk eragingo dituzten lan-sail bat sortzea da, era honetako galderak: Bizitza zer da? Zer da gerra? Zer da sistema bat? Zer da gizartea?”.

Xiu Yuan Yu-k (Beijing, Txina. 1983) diseinua, arte grafikoak, pintura eta argazkigintza ikasi zituen bere sorterriko Arte Ederretako Nazio Akademian. Hainbat erakusketa paratu ditu.

Txinatarra, halaber, BilbaoArte Fundazioak iragan ikasturterako aukeratu zituen artista egoileen programaren baitan egon da, eta ondorioz, hortik dator gaurko erakusketa berri hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.