ARTEA

Leipzigeko Guduari buruzko erakusketa, Bilbaoarten

Eriz Morenok (Bilbo, 1982) 18/19/2013 izenburuko erakusketa paratu du Bilbaoarte zentroan, urriaren 24ra arte; argazkiak, bideoak, kartelak eta objektuak jaso ditu, eta iaz Bilbao Arten egindako egonaldiaren emaitza da.

Artista bilbotarrak Leipzigeko Gudua edo Nazioen arteko Guduaren inguruko lana ondu du, hiru ikuspegi edo garaitik abiatuta: 1819, 1913 eta 2013. “Urte bakoitza erakusketaren zati bat da, eta data bakoitzari tratamendu desberdina eman diot”, esan du Morenok.

Lehenengo zatia 1813 urteari dagokio (Leipzigeko Gudua gertatu zen urte horretan), Napoleoni inoizko derrotarik handiena ekarri ziona; Morenok egindako dokumentazio-lanaren emaitza da.

Bigarren zatia 1913 urtera arte iristen da, eta alde sinbolikoa jorratzen du; data horretan Leipzigen Nazioen arteko Guduaren oroimenez eraiki zen monumentua irudikatu du artista bilbotarrak.

Azkenik, hirugarren zatia errealena da, eta erakusketaren alderdirik pertsonalena erakusten du. “Lan osoa guduari buruzkoa da, baina ez da guduarekin zerikusia duen ezer agertzen; gehiago interesatzen zaizkit guduaren garaiko testuinguru sozial eta politikoak eta bakoitzak nola ulertzen duen gertaera historiko hori”, nabarmendu du Morenok.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button