Bilboko Arteshop ekimenaren hirugarren edizioa Establezimendu bat, Artelan bat lemapean abiatuko da, non 75 dendak parte hartuko duten beste hainbeste artelan jasoz ekainaren 14tik 28ra.
Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun sailak babestuta, Arte Ederren Fakultateko ikasleen eta Bilbao Arteko artisten lanak biltzen ditu Arteshop ekintzak. Proiektu honen helburua da hiriko merkataritza-jarduera babestea, eta proposamen berri eta erakargarri bat eskaintzea.
Arteshop-en bidez, Arte Ederren Fakultateko ikasleen 75 esku-hartze artistiko Bilboko beste hainbeste establezimendutan prestatu eta instalatuko dira. Artelanak lehiaketarako landu eta diseinatuko dira espresuki, eta ekainaren 14tik 28ra, esku-hartze artistikoak Bilboko 75 denda hautatuetan bisitatu halako dira. Sariak ere banatuko dira: 1.200 euroko saria lehenengo lan onenari, 900 eurokoa bigarrenari eta 600 eurokoa hirugarrenari.
Hirugarren edizioaren beste nobedade bat da ikasleek Bilbao Arte Fundazioko hamar artistaren laguntza izango dutela beren esku-hartzeak gauzatzeko, komisario-lanak egingo dituzte-eta.
Apirilaren 12ra arte, establezimenduek nahiz Arte Ederren Fakultateko ikasleek Arteshop 2013 ekimenean parte hartzeko eskabideak aurkez ditzakete comercio@bilbaoekintza.bilbao.net helbidean edo dokumentazioa Bilbao Ekintzaren Merkataritza Arloan (Uribitarte kalea 6, 2. solairua) entregatuz.