IKUS-ENTZUN

“Història de la meva mort” filma, FAS zineklubean

Bilboko FAS zineklubak Història de la meva mort lana proiektatuko du gaur, otsailak 18, El Carmen aretoan, 19:45ean. Emanaldia filmaren zuzendari Albert Serrak aurkeztuko du; filmak Urrezko Lehoinabarra saria jaso du Locarnoko Zinemaldian.

Zinegile berezia da Serra, kritikaren oniritzia jaso arren, publikoak ez du bere proposamena atsegin; izan ere, zinegile katalanaren zineak ezaugarri bereziak ditu: absurduaren teatrotik edaten du, eta zine mutuko plano luze eta finkoak atsegin ditu. Horrekin batera, bere filmetako pertsonaiak ez dituzte aktore profesionalek antzezten. Hori gutxi balitz, filmatzerakoan inprobisatu ere egiten du, jazz musikari izango balitz bezala.

Bada, 2006an Honor de cavalleria bere bigarren lana estreinatu zuen, eta Cannes hiriko jaialdian aurkeztu ez ezik, kritikaren Fipresci saria ere eskuratu zuen. Frantziako prentsaren aldetik, gainera, izugarrizko laudorioak jaso zituen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button