MUSIKA

Ruper Ordorikak eta Zea Maysek, disko berriak

Ruper Ordorikak gustuko dituen doinuen bertsioekin ondutako diskoa argitaratuko du urriaren 4an. Grabazio berria Azukre koxkorrak izenburuarekin plazaratuko da, eta dagoeneko bertan jasoko den bertsioetako bat zabaldu du Elkar argitaletxeak: Kortaturen Sarri Sarri, zeina, era berean, Jamaikako Toots and the Maytals taldearen Chatty Chatty kantuaren moldaketa den.

Oñatiarrak maisutasunez eraman du Iruneko hirukotearen kantu ezaguna bere esparrura. Hala, biolin hotsekin eta country kutsuko konponketekin jantzi du.

Zea Maysek, zazpigarren lana

Bestalde, Zea Mays talde bilbotarrak iragarri du uztailean disko berria grabatuko duela. Horretarako, Dave M. Allen prestigio handiko ekoizle ingelesarekin egingo dute lan.  Allenek The Cure taldearen disko arrakastatsuenak ekoitzi ditu, Disintegration eta Kiss me, Kiss me, kiss me, eta itzal handiko musikarirekin egin du lan, hala nola, Depeche mode,  The Sisters of Mercy eta Neneh Cherry.

Bizkaitarrek jakinarazi dutenez, uztailaren 15ean sartuko dira Tio Pete estudioetan euren zazpigarren lana grabatzera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button