LITERATURA

"Kilkerren soka" aurrera doa

Joan den urteko udazkenean antolaturiko ekimena da Kilkerren soka. Akademia honek euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatu nahi du. Euskal literaturan izan den urteko sorkuntza ezagutzera eman nahi da eta sorkuntza hori irakurleekin partekatzeko aukera eskaintzen zaie idazleei.
Saioetan liburua aurkeztuko duen idazleak bidaide bat izango du alboan eta hala, honek liburua aurkeztuko du, irakurle gisa liburuaren balorazio bat eginez, eta zubi lana burutuko du idazlearen eta bertaratzen diren irakurleen artean.

Esan bezala, Kilkerren sokak tiraka segitzen du eta datozen asteetan hitzordu hauek antolatu ditu, otsailaren 23an hasi zen arren Andoainen Ur Apalategiren Fikzioaren Izterrak lanarekin. Martxoaren 1ean izango da hurrengo bilera literarioa, Abanto-Zierbenan. Bertan Goizalde Landabasok Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak lana jorratuko du. Martxoaren 14an, Iruñean izango da hitzordua. Han, Patxi Zubizarretaren Joan lanaz arituko da Angel Erro. Martxoaren 15ean, Azkoitian, Jon Ansorenaren Ordu bietan frontoian izeneko lana jorratuko du Xabier Mendigurenek. 22an, Jon Benitoren azken lanari buruz jardungo dira Gari Berazaluzeren laguntzaz. Azkenik, martxoaren 29an, Urruñan bilduko dira zaleak, Pantzo Hirigaraik izkiriaturiko Poto liburuaz mintzatzeko.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button