LITERATURA

Xabier Lizardi Haur Literatura Saria

Prest dute Zarautzen Xabier Lizardi Haur Literatura Sariaren 39. edizioa. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 29an amaituko da, eta sari bakarra izango da, 4.000 eurokoa.

Idatzi nahi izanez gero, kontuan hartu beharreko baldintzak honakoak dira:  lanak 7-12 urte arteko irakurleentzat, eta euskaraz idatziak izango dira. Lanak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira, eta partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.
Lanaren luzera 22.000-34.000 karaktere bitartekoa izango da, eta ordenagailuz idatziak, letra-mota: Times New Roman, Arial edo antzeko bat, lerro artean tarte bikoitza.

Lanak izengoitiz sinatuko dira. Aparteko gutun-azal itxi baten barruan izen-emate orria sartuko da, osatuta eta sinatuta. Hona bidaliko da: Xabier Lizardi Literatur Sarirako dela adieraziko da. Zarauzko Udala-Kultura Departamentua. Sanz-Enea Kultur Etxea. Nafarroa kalea 22. 20800 Zarautz. Posta elektronikoz bidaliz gero, hona: kultura@zarautz.eus

Ipuin saritua Zarauzko Udalak argitaratuko du, saria ezagutzera ematen denetik sei hilabeteko epean, marrazkiez ederturik.

Datu gehiago hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button