MUSIKA

“Walk On Project” Festibala, Bilboko Euskalduna Jauregian

Walk On Project jaialdiaren hamargarren edizioa datorren abenduaren 26an izango da Euskalduna Jauregiko 0B Aretoan, 18:00etan. Kontzertuan  Niña Coyote eta Niño Tornado, eta Sonic Trash taldeak arituko dira. Talde biek euren lan berriak aurkeztuko dituzte Bilbon egingo den jaialdi historikoan.

Niña Coyote eta Chico Tornado bikotea Aitzstar izeneko azkena lanarekin sari mordoa jasotzen ari da 2020. urte honetan. Ricky Falknerrek ekoitzi zuen Casamurada estudioetan, Jordi Moraren gidaritzapean. Euren hirugarren diskoak “basamortuko rock idorrerako lurralde eta bide berriak irekitzen ditu, eta stoner paisaien eta 70eko hamarkadako intentsitateen artean mugitzen da. Horrekin batera, XXI. mendeko gizartean beharrezkoak diren erritmo kutsakor astunak eta behar-beharrezko garrasiak”.

Sonic Trash taldeak King Kong Party disko berriaren aurrerapena aurkeztuko du. Lana 2021eko otsailean argitaratzekoa da, eta Fermin Etxegoienen Kalamity (zure zapore berria) abestia barne hartuko du. Iñigo Escauriazak egin ditu ekoizpen-lanak, eta Rafa Sardina arduratu da nahasketak egiteaz. Ia 20 urteko ibilbidearen ondoren, “disko bakoitzarekin entzuleak zur eta lur uzten jarraitzen du Sonic Trashek. Rock ‘n’ rolla, punk-rocka eta noisea dira, beste askoren artean, urte hauetan zehar bere abestien elektrizitatea islatu duten estiloak. Zuzeneko onenak eskaintzen dituen bandetako baten aurrean gaude”.

Gogorarazi behar da Euskaldunak ekitaldietarako higiene eta osasun arloko berme nagusiak gordetzen dituela.

Informazio guztia, Euskaldunak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button