BESTELAKOAK

Amodiozko Gutunen Lehiaketa edo “Bihotzaren hitzak”, Barakaldon

Gutuna literatur genero da berez, eta ugariak dira pertsonen arteko komunikazioan oinarritutako literatur lanak. Sentimendu eta hunkipenen komunikazioa sustatu, eta genero horrek duen aberastasuna berreskuratu nahian, Barakaldoko Udalaren Kultura, Hezkuntza, Euskara, Kirolak, Gazteria eta Kalitatea Arloak Amodiozko Gutunen XXII. Lehiaketarako deialdia egin du. Onarpen epea urtarrilaren 21era arte izango da.

Gutunak originalak, argitaragabeak eta aurrez saritu edo argitaratu gabeak izango dira. Aurkezpenari dagokionez, gehienez bi foliotako gutunak izango dira, ordenagailuan idatziak, eta ez dira e-mailez bidalitako gutunak onartuko.
Paperaren ezaugarriak (kolorea, usaina eta testura) parte-hartzaileek aukeratu behar dituzte. Epaimahaiak idazkiaren garapena, estiloa, ortografia, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko ditu; eskuz idatzitakoetan, berriz, kaligrafia ere bai.
Gutunak –Bihotzaren Hitzak 2016 jarrita– ondorengo helbidean aurkeztuko dira: Gurutzetako Zentro Zibikoa, Balejo Kalea, 4 48903, Barakaldo.

Sari banaketa 2017ko otsailaren 18an izango da. Lehen saridunak 300 euro hartuko ditu eta gero bi accesit egongo dira 175 eurokoak. Ekitaldi berean saritutako gutunak irakurriko dira.

Datu guztiak, Barakaldoko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button