LITERATURA

Xabier Lete Inazio Mujikaren eskutik

Datorren ostegunean, otsailak 23, Bizkaiko Foru Liburutegiaren Hitzaldi Aretoan eta arratsaldeko 19:00etan, Inazio Mujika idazlea egongo da Irakurketa Txokoan eta Xabier Lete(Auto) Biografia bat liburuari buruz hitz egingo du. Moderatzailea Goizalde Landabaso izango da.

Xabier Leteri egin zizkioten elkarrizketetan esandakoak bilduz eta atonduz Xabier Lete. (Auto)biografia bat liburua plazaratu zuen Inazio Mujika Iraolak. Bertan, 1991tik aurrerako elkarrizketetan agerturiko oroitzapen eta iritziek osatzen dute

Lana berak transkribatu eta Leteri berari nolabaiteko aukera eman zaio bere bizitzaren berri emateko, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, bere iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak.

Orotara, hogei bat testu erabili ditu, baina bereziki hamar elkarrizketa. Liburuan ageri den zaharrena 1991koa da, eta Jorge Gimenez Bechek egin zion Plazara aldizkarirako. Urte berekoa da Pello Zubiriak eta Joxe Anjel Arbelaitzek egin ziotena Oiartzungo Urtekarirako. Hedabide idatzietan agertu ziren hurrenez hurren: Antxoka Agirrerena (Bertsolari), Joxe Arregirena (Hemen), Lander Arbelaitzena (Argia), Juan Luis Zabalarena (Berria), Pagourte aldizkarikoa eta Jabier Muguruzarena (Noticias de Gipuzkoa).
Irratian eman zituzten beste hainbat: Euskadi Irratikoak dira Mertxe Ezeizak, Arantxa Artzak, Martin Tejeriak eta Arantxa Iturbek egindakoak; eta Irulegi Irratikoa Maria Agnes Gorostiagek egindakoa.

Honetaz eta hartaz jardungo da Inazio Mujika otsailaren 23an, Bizkaiko Foru Liburutegian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button