
Tabakalerak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazioak sustaturiko Ikusmira Berriak egitasmoa aurkeztu zuten iragan otsailean.
Proiektua lengoaia zinematografikoko berrikuntza eta esperimentazioa bilatzen duten ikus-entzunezko lanei laguntza ematean datza, hortaz, helburu nagusia ikus-entzunezko sorkuntzari bultzada ematea da.
Bada, atzo iragarri zituzten 2015eko egonaldi programan parte hatuko duten proiektuak: El extraño, Pablo Álvarez (Santiago de Chile, 1985), EIECINE; Fleurette French, Tamyka Smith (New York, 1983), Labo – Clermont-Ferrand Jaialdia; IRA 26-2, Maider Oleaga (Bilbo, 1976), Euskal Autonomia Erkidegoko errealizadoreak eta Trote, Xacio Baño.
Adituen batzordea, berriz, Oskar Alegríak, Marianne Slot-ek eta Paz Lázarok osatu dute.
Ikusmira Berriak programak hiru ardatz izango ditu: trebakuntza, ekoizpena eta erakusketa; eta gurean errotuta dauden hiru ekimenetan zentratzen da: Kimuak, film laburren hautaketa, Laboren urteroko emanaldiak, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa.
Informazio gehiago: tabakalera.eu.