ESZENA

"Paperezko hitzorduen Aretoa"

Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentrotik egunero hamar pertsona gonbidatuko dira -interesatuta dagoen edozein pertsona joan badaiteke ere-, paperez diseinaturiko gelatxo batean ordubete igarotzeko.
Dinamika erraza da. Egunero, BilbaoEszenatik gonbidapena egiten zaie hamar pertsonari, Baliabide Eszenikoen Zentrora hurbil daitezen, liburu jakin baten irakurketaz goza dezaten, oso leku berezian: paperez diseinaturiko eta apainduriko gelatxoan. Eta hormak dira gonbidatu horiek eta interesatuta dagoen edozein pertsonak, amaitu barik dagoen istorioa amaitzeko dituzten orriak.
Ekimena duela bi aste jarri zen martxan, eta oso harrera ona lortu du. Posible da, jada, zentroko hormatan, lehen istorioak irakurtzea.

Ekintza horren helburua liburutegia dinamizatzea eta BilboEszenako erabiltzaileei hurbiltzea da, baina era dinamikoan eta desberdinean egitea. Halaber, horman idatzi daitezkeen testuek bertara doazen pertsonen partaidetza eta sormena sustatu nahi dute.
Paperezko hitzorduen Aretoa apirilaren 24ra arte egongo da zabalik.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button