IKUS-ENTZUN

“Korterraza”, hiru egunez Gasteizen

Korterraza ekimena Arabaren geografia kurritzen ari da beste urte batez, film laburren hautaketa eder bat pantailaratzeko, herriz herri, uztailaren 1etik irailaren 7ra bitartean.
Aurten lurralde horretako 26 herri bisitatuko ditu zinemari dedikaturiko ekimenak. Bada, egitasmo zinematografikoak geldiune intentsuagoa egingo du probintzia horretako hiriburuan, eta hala, 20, 21, eta 22an, aire zabaleko film laburren emanaldiak ikusi ahalko dira.

Film laburrak lau sailetan bildu dira, eta herri bakoitzean lau atal horien barruan dauden azken urteko film labur onenetako batzuk ikusi ahalko dira, eta horixe bera egingo da Gasteizeko Artium museoan.
Gainera, egun horietan ere kontzertuak programatu dituzte: The Excitements (20an), Delaporte (21ean ) eta Kodigo Norte (22an).

Gasteizeko emanaldietan emango diren filmak zeintzuk diren jakin nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button