LITERATURA

Peru Abarka Album lehiaketa 2013

Euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea helburu duen 2013ko Peru Abarka lehiaketa abian da. Kasu honetan, album formatua bilatzen da.
Formatu berri honetan argitaratzeko gogoa duten euskal idazle hasi berriak topatu nahi ditu Peru Abarka lehiaketak. Honetaz gain, ilustraziogintzan aritu nahi dutenak ere kontuan hartuko dira.
Hortaz, bi lehiaketa ditugu batean: narraziorik onena aukeratzeko lehiaketa, eta, aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratzekoa.

Helduentzako ipuinak euskara batuan aurkeztuko dira. Gaia librea izango da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira.
Narrazioek gehienez 12.000 karaktere izango dituzte, eta gutxienez 9.000.

Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere honako helbide honetara: Markina-Xemeingo Udala, “Peru Abarka Album Lehiaketa 2013”, Goiko Portala 3 48270 Markina-Xemein.

Obrak aurkezteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 25era arte. Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratu egingo da album formatuan.

Bestelako datu guztiak webgune honetan eskura ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button