Gaur hasita eta azaroaren 19ra bitartean, BilbaoArteko Art House Zinemak Brasilgo zinemagintzatik hiru filmeko zikloa erreskatatu du. Beste askotan egin den bezala, film bakoitzaren bi emanaldi egingo dira egun hauetan: azaroak 10, 11, 12, 17, 18 eta 19.
Sarrera doakoa izango da, telefono bidez aldez aurretik erreserbatuz gero, eta nahitaezko maskara erabiltzea.
Pantailaratuko diren lanak honakoak dituzue: Diez segundos para vencer (Jose Alvarenga Jr, 2018), A coleção invisível (Bernard Attal, 2013) eta Nise, o coração da loucura (Roberto Berliner, 2015).
Gaur berton pantailaratuko da lehen filma, Diez segundos para vencer. Lan horretan Eder Jofre brasildar boxeolariaren biografia hunkigarria eskaintzen da. Kirolarekiko pasioaren eta familia-bizitzaren artean banatutako gizona da, eta horrek, batzuetan, zaildu egingo du Kid Jofre aita eta prestatzailearekin duen harremana.
Beste emanaldien datak eta ordutegiak hemen ikusi ahal dituzue.