ARTEA

Ana Azorin pintorearen akuarelak, Iruñean

Urari kolorea ematen izenburuko akuarelen erakusketa paratu du Ana Azorin aragoarrak Iruñeko Michel Menendez galerian. Erakusketa bihar inauguratuko da, eta apirilaren 4ra egongo da zabalik.

Martin Ruizanglada pintore eta akademikoaren aburuz, akuarelistak artista errespetagarriak dira, nahiz eta sarritan teknika hori arbuiatua izan den. “Artearen ahizpa txikitzat jo izan da, baina zailtasun handiko teknika da. (…) Sentsibilitate handia behar da akuarelak egiteko”.

Hala, Zaragozako Ana Azorin pintoreak gaitasun handiak ditu teknika hori jorratzeko. Bere koadroetan naturako paisaiak nagusitzen dira. “Bere neguko grisek eta udazkeneko okreek mundu espiritual aberatsa eta intimoa erakusten dute. Oreka transmititzen du, bai eta ordena bere savoir faire delakoan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button