ARTEA

Piso kolektiboak "Displacement is not movement" aurkeztuko du Espacio Abisalen

Open Studio presentazioaren jarraipen proiektua da, aurretik Piso Kolektiboak Berlineko Altes Finanzamt estudioetan egindako bizileku artistikoa, alegia. Performance hau displacement edo lekualdaketaren inguruko hausnarketa da.

Hogei egunetan kolektibo hau Bilboko Espacio Abisal-en egongo da bizileku artistiko bat garatzen. Aste honetan prozesu hori ikusteko aukera egongo da eta azkenean beraiekin lankidetza kolektiboaren inguruko solasaldi bat edukitzeko parada egongo da.

Piso Kolektiboa pertsona anitzez osatutako talde artistikoa da. Euren lana kolektibitatea eta kolaborazioa batzen dituen kreazio artistikoa izaten da nagusiki. Aurretik, Lawine izeneko tailer kolektiboa aurkeztu zuten Berlinen eta Oporton.

Displacement is not movement maiatzaren 28ra arte ikusi ahal izango da Espacio Abisalen.

Espacio Abisalek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button