MUSIKA

Wilhelm and the Dancing Animals eta Perro, “Ambinoiz” festan

Bilboko Ambigu tabernak eta Noiz agendak bat egin dute Ambinoiz izeneko festa abiatzeko; jaia bihar, ekainak 20, egingo da Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian, 21:30ean.

Hala, antzokiko agertokian bi talde izango dira: Iruñeko Wilhelm and the Dancing Animals nafarrak eta Murtziako Perro. Nafarrek pop, folk eta indie doinuak jorratzen dituzte, azken boladan, baina, elektronikarekin hasi dira esperimentatzen.

Murtziako Perro taldeak, berriz, Tiene Bacalao Tiene Melodía diskoa aurkeztu du; espainiarrek makina bat estilotako zertzeladekin jositako lana argitaratu dute: pop, noise, shoegaze, kraut rock, erritmo tropikalak… Finean, melodiak eta tarte zaratatsuak tartekatu dituzte lan interesgarri horretan.

Kontzertuen ostean, DJk izango dira: Jokek groove elektronikoak zabalduko ditu; Chulina Rockart-ek 50 eta 60ko urteetako rock doinu exotikoak jarriko ditu; eta, azkenik, Adrian El Santo-k soul, jazz eta funk beroa haizatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button