BERTSOTAN

Bardoen txapela Baztanera joan da

Bederatzi bertsolari igo ziren Lesakako finaleko oholtzara: Lepatanatuek 2 taldean Xabier Maia, Oier Amiano eta Kotte Plaza; Bertze maldikoak taldean, Aimar Karrika, Ainhoa Aranburu eta Oskar Sanz de Acedo, eta Harrapazank taldean, Migel Mari Elosegi, Iñigo Ibarra eta Joanes Illarregi. Era berean, hiru aurkezle izan zituen saioak: Fernando Anbustegi (Lepatanatuek 2); Miren Bidarte (Bertze maldikoak) eta Jon Oronoz (Harrapazank).

Baztango Lepatanatuek 2 taldeak irabazi zuen taldekako ekimenaren bigarren edizioa. Alaitz Rekondo Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eman zien saria taldeetako kide guztiei, Bardoen zapi bana eta otar eder bat.
Sari bera jaso dute finalean aritu diren beste bi taldeek.

Ez dira finalistak saria jaso duten bakarrak. Beste hainbat sari banatu dituzte Bardoen finalean: hasierako agurrik onenari Lesakako Zortziko Haundiena taldeak eraman du; Bardoen talde errebelazioarena Barañaingo Miluzeko barañetak eta Barardoak taldeek; Bardoen izpirituarena Larraungo Paalletan Mocedadesek, otordu onenarena Baztan Malerrekako Etxeko Kontuk taldeak eta saio onenaren antolaketarena Etxarri Aranazko Bilixkorrikok.

Bederatzi bertsolarien amaierako agurrekin amaitu zen Lesakako finala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button