MUSIKA

Albokaren bilakaera ezagutzeko aukera "Alboka 2.1" disko-liburuarekin

Liburua, Alboka tradizionaletik XXI. Mendeko albokara: eskalak, errepertorioa eta erabilera testuinguruak proiektu zabalagoaren emaitza da. Lan horrek, albokaren historiaz eta funtsezko elementuez hitz egiten du.

Argitalpen formatuak 18 melodia biltzen dituen CD bat darama, non abesti tradizionalak zein argitaragabeak agertzen diren. Alboka 2.1 Bizialdi berria upgrade instrumentuaren eta errepertorioaren egokitzapen digitalaren isla da.

Liburua Ibon Koteron albokariak, Xabier Valle historialari eta antropologoak eta Manu Gojerolak idatzi dute, testua partiturekin lagunduta.

Musikariak berriz, Koteron bera, Asier Ercilla, David Nanclares, Rubés Isasi eta Ibon Valle dira.

Disko-liburua ostiralean jarri zen salgai eta albokak izan duen bilakaera eta eraldaketa ezagutzeko aukera paregabea da.

Bizkaiko Foru aldundiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button