BERTSOTAN

Igandean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

Azaroaren 28an, igandearekin, eta Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala egingo da. Urriaren 2an Izaban hasitako txapelketa igande honetan amaituko da Tafallatik, Zangozatik, Doneztebetik, Altsasutik, Berriozartik eta Leitzatik pasatu eta gero.

Txapelketa 29 bertsolarik abiatu zuten, eta azaroaren 28koan zortzi bertsolari bilduko dira aurrez aurre: Eneko Fernandez Maritxalar, Eneko Lazkoz Martinez, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Julio Soto Ezkurdia, Saioa Alkaiza Guallar, Xabat Illarregi Marzol eta Xabier Silveira Etxeberria. Horien artetik sortuko da 2021eko txapelduna.

Finalak bi atal izango ditu: lehenengoan zortzi bertsolariak ariko dira. Bigarren atalera lehen atalean puntu gehien eskuratutako bi bertsolariak pasako dira. Bi ataletako puntuazioak batuta puntu gehien lortzen duenak jantziko du txapela.

Finala ETB4 katean ikusi ahalko da zuzenean, eta internetez, www.bertsoa.eus eta www.eitb.eus atarietan ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button