MUSIKA

Euskal Herriko musika industriari buruzko hitzaldiak

EUPRELek antolatu dituen bi hitzaldiak dohainekoak izango dira, eta musikaren industriako edozein lanbidetako profesionalentzat antolatu dituzte.

Hilaren 8an Musika Ikuskizunen babesa XXI. mendean izenburupean honako bi hizlari hauek arituko dira 10:00etatik aurrera: Enrique Calabuig Music Day-ren zuzendaria, eta Vicente Caballero Nafarroako Kutxako Gizarte Arloko zuzendaria Euskal Autonomia Erkidegoan. Lehenengoak merkataritzako markak izango ditu hizpide, eta bigarrenak, aldiz, gizabidezko banka.

Azaroaren 15ean, berriz, hiru hitzaldi izango dira: Xabier Durango ELA sindikatuko Kultura Arloaren arduraduna, Euskal Herriko musika industrian dauden lan baldintzez arituko da; ATA-Euskadiko autonomoen elkartearen ordezkari bat ere izango da, eta bera sektore horretako autonomoen inguruan arituko da; azkenik, Iñigo Sevilla zerga aholkulariak Euskal Herriko musika industriaren gaineko zerga sistemaz solastuko da. Hiru berbaldi hauek Euskal Herriko musikaren industriak dituen lan kondizioen eta zerga sistemaren gaineko azterketa leloaren baitan aurkeztuko dira.

KAPek bidaita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button