IKUS-ENTZUN

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia

Joan den asteburuan Victoria Eugenia Antzokian abiatu da Donostiako Giza Eskubideen 19. Zinemaldia, eta aste osoan zehar luzatuko da. Aurten, 24 nazionalitateko 40 film (24 film luze eta 16 labur) proiektatuko dira.

“Giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sentsibilizazioa eta debatea bultzatzea da zinemaldi honen helburua, baita herritartasun aktibo bat sustatzen laguntzea ere, justiziarekin eta ekitate sozialarekin konprometitua.”

Filmen proiekzioak batez ere Victoria Eugenia Antzokian izango dira aurten, baina bi emanaldi izango dira Antzoki Zaharrean, bi pelikula Tabakaleran, bai eta ohiko kolaborazioa Kresala Zineklubarekin ere. Horiez gain, hiru film ere eskainiko dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat.

Filmez aparte, makina bat jarduera paralelo osatu dira zinemaldiaren programazioan, tartean, sei erakusketa, eta giza eskubideei buruzko Begira TÚ online jokoaren bigarren edizioa ere. Programazioan ere solasaldi bereziak antolatu dira eta haietan filmen protagonistek, zinemagileek eta gai sozialetako adituek hartuko dute parte.

Egunez eguneko emanaldiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button