BERTSOTAN

“Eskolatik Plazara” ekimenaren bertso saio berriak

Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak Eskolatik Plazara antolatu dute, Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten parte-hartzaileak gaur egun plazetan aritzen diren bertsolariekin elkartzeko asmoz. Lehen saioa urtarrilaren 29an izango da Gernika-Lumon.

Pandemiak dena aldrebestu du eta ekainean  antolaturik zeuden Eskolarteko azken hitzorduak  bertan behera lotu ziren. Egoera horri irtenbide bat emateko asmoz  eta gazte bertsolariei plaza bat eskaintzeko xedez Eskolatik Plazara ekimena antolatu da.

Urtarrilaren 29an, Gernika-Lumon egingo da ekimenaren lehen saioa bertako Astran, 18:00etatik aurrera. Bizkaiko eta Gipuzkoako Eskolartekotik sailkatutako Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga arituko dira, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio bertsolariekin batera. Saioa ikusteko tokia www.bertsozale.eus webgunean dagoen izen-emate orria bete behar da.

Otsailaren 5ean bigarren saioa programatu da. Arabako eta Nafarroako Eskolarteko ordezkariak elkartuko dira Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, 18:00etatik aurrera, eta Eukene Los Aires, Aitor Ugarte, Ekhiñe Zapiain eta Bittori Elizalde, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariekin arituko dira.

Hirugarren saioren bat ere egingo da, eta laster jakinaraziko dute non eta noiz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button